Oraindik ibilgailu elektrikorik ez baduzu edo duela gutxitik badaukazu, baliteke ibilgailu elektriko bat kargatzeko dauden konektoreak oraindik ez ezagutzea.
Zure autoaren modeloaren eta kargaren motaren eta lekuaren arabera, konektore bat edo beste erabiliko duzu.
Korronte zuzeneko karga azkarretarako bi konexio daude:
- Japoniar jatorriko ibilgailuetan ohikoa den CHAdeMo-k 100 kW-rainoko gehieneko karga eskaintzen du
- CCS Combo ibilgailu elektrikoen artean ohikoena, eta 350 kW-rainoko potentziak jasateko gai dena
Karga erdi-azkarrerako edo korronte alternoko karga motelerako konektore espezifikoak ere badaude:
- 1. mota, 7,4 kW-ko potentzia maximoa ahalbidetzen duena.
- Mennekes edo 2. motakoak, entxufe trifasikoak direnez, energia gehiago eraman dezakete ibilgailuraino. 22 kW-rainoko potentziak onartzen dituzte etxean kargatzen baduzu eta 43 kW-raino sareko karga-punturen batean kargatzen baduzu